Gizartea

Molari matxinatzen lagundu zion unitate militarraren erakusketa geldiarazteko sinadura bilketa

Hilaren 28an mozioa aurkeztuko du Ezkerrak, osoko bilkuran.

2014ko apirilaren 16a
15:40
Entzun

Iruñeko lokal batean Regimiento de cazadores de montaña America 66. 1764-2014 (Amerika 66 mendiko ehiztarien erregimentua erakusketa) jarri nahi dute, eta Ezkerrak saihestu egin nahi du. Izan ere, Amerika 66 unitatea izan zen Enrique Mola kolpistari II. Errepublikaren aurka matxinatzen lagundu zion talde indartsuenetako bat. Gerra Zibileko eta frankismoko biktimak gogoan, memoria historikoaren foru araua errespetatzeko eskatu dute, eta horren edukia gogoratu: "Instituzio publikoek ahalegin normatiboak egingo dituzte biktimen aitortzarako eta estatu golpe frankistaren eta ondoko diktaduraren biktimak izan zirenen birgaitze moralerako, bai desagertutako lagunen gorpuzkinak berreskuratzeko eta, azken batean, diktadurari zilegitasun sozial eta instituzionala kentzeko".

Herritarrek Iruñeko Udaleko kultur sailari erakusketa hori geldiaraztea eskatzeko sinadura bilketa abian da, Erakusketa gelditzea nahi dugu eta eskatzen dugu izenburupean. Besteak beste, 1936ko uztailaren 19an Nafarroako Brigadak deiturikoak milaka lagun hil zituela salatuz —Amerika 66 horren parte zelarik—. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.