Erasoa

'Molotov koktel'-ekin eraso diete PSNren egoitzari eta bi bankuri Burlatan

Sute txiki bat piztu da sozialisten egoitzan, baina, hala ere, ez da kalte handirik gertatu.

2008ko abuztuaren 15a
12:09
Entzun
Molotov koktel-ekin hainbat eraaso egin dituzte bart gauean Burlatan (Nafarroa). Zehazki, PSNren egoitzari, bi bankuri, eta herriko jaiak direla-eta udalak jarritako behin-behineko komunei eraso diete.

Sozialisten egoitzan sute txiki bat piztu da erasoaren ondorioz, baina, hala ere, erasoak ez du kalte material handirik eragin.

Jose Luis Izko PSNko Antolakuntza idazkariak gogor gaitzetsi ditu erasoak, eta erasoaren egileak "etengabe demokraten kontra" ari diren "faxistak" direla iritzi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.