Ezezagun batzuek bart molotov koktelak bota dituzte UPNren eta PSNren egoitzen kontra Burlatan (Nafarroa), baita Banco Santander banketxearen kontra ere. Hiru erasoetan ez da kalte pertsonalik izan, Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak jakinarazi duenez. Kalte materialak, berriz, "arinak" izan dira, iturri beraren arabera; hormak eta espaloia zikinduta geratu dira.
UPNren egoitzara -Kale Nagusian dago- bi molotov koktel jaurti dituzte, baita PSNren egoitzaren kontra ere -Bakearen Pasealekuan-. Banco Santander ere Kale Nagusian dago, eta haren kontra bat bota dute.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak erasoa gaitzetsi egin du. "Ez dute gizartea beldurtuko halakoekin", esan du, "eta alderdien eta erakundeen jarduna ere ez dute baldintzatuko".
Kale erasoa
'Molotov koktelak' bota dituzte Burlatan UPNren eta PSNren egoitzen kontra
Banketxe baten kontrako erasoa ere egin dute herri berean, bart.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu