Bart gauean Kutxako bulego bati eraso diote bart, Donostiako Altza Auzoan. Herrizaingo Sailaren arabera, 23:20 aldera aurpegia estalita zeukan jende talde batek molotov koktelak bota zituzten bulegora, zehazki bost. Horietatik bakarrak hartu zuen su, eta atera duen kearen ondorioz belztuta geratu da kutxa automatikoa. Hala ere, hori da eragin duten kalte bakarra.
Ertzaintza eta suhiltzaileak joan dira erasoa gertatu den lekura, baina, azkenean, ez dute esku hartu behar izan, sua berez itzali baita.
Erasoa
'Molotov koktelak' jaurti dituzte Kutxaren bulego batera, Altzan
Bost bota dituzte, baina batek bakarrik hartu du su. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, kalte materialak oso txikiak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu