Erasoak

'Molotov koktelekin' eraso diete Durangoko posta bulegoari eta banketxe bati

Ertzaintzak jakinarazi duenez, atzo gauean jende talde batek 'molotov koktelak' jaurti zizkien Durangoko (Bizkaia) posta bulegoari BSCH bankuaren bulego bati. Nolanahi ere, oso kalte txikiak baino ez zituzten eragin.

2005eko uztailaren 30a
13:02
Entzun
Ertzaintzak zabaldu duenez, 22:40 aldera hasi ziren istiluak: burua estalita zeraman jende talde bat Ezkurdi plazako edukiontziak irauli eta su ematen hasi zen. Ondoren, Alde Zaharrean, molotov koktelak jaurti zituzten pota bulegoaren eta BSCH bankuaren bulego baten kontra. Nolanahi ere, oso kalte txikiak egin zituztela agertu du Ertzaintzak, polizia horretako kideek eta udaltzainek sua berehala amatatzea lortu zutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.