Atzo gaueko hamaika eta erdiak aldera izan zen erasoa: norbaitzuk Momotov koktelqkjaurti zituzten Jesus Ofizialdegi PSEko zinegotziaren etxebizitzara, eta sute txiki bat eragin. Fatxada eta balkoia kaltetu ditu.
Errenteriako Udaleko bozeramaileen batzordeak bilera egin du gaur goizean gai hori aztertzeko, eta erasoa gogor gaitzetsi du eta elkartasuna adierazi dio Ofizialdegiri. Horrez gain, eraso hori eta tankerako ekintzak arbuiatzeko eskatu dio Batasunari, "bere diskurtso eta asmoei sinesgarritasuna emateko".
Atzo goizean beste eraso bat izan zen, Oiartuzunen (Gipuzkoa), Bake Epaitegiaren aurka.
erasoa
Molotov koktelekin eraso diote Errenterian PSEko zinegotzi baten etxeari
Eraikinaren fatxadan eta balkoi batean kalteak eragin ditu Errenteriako(Gipuzkoa)PSEko zinegotzi baten etxearen aurka egin duten erasoak. Molotov koktelak jaurti dituzte haren etxearen aurka, baina berak itzali ahal izan zuen sortutako sua. Errenteriko Udaleko bozeramaileen batzordeak gogor gaitzetsi du erasoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu