Erasoa

Molotov koktelez eraso egin diote Getxoko aseguru etxe bati

Lau ezezagunek, Ertzaintzaren datuen arabera, hainbat molotov koktel jaurti zituzten atzo gauean Getxoko Algorta auzoan (Bizkaia) dagoen aseguru etxe baten aurka. Erasoa 21:30 inguruan gertatu zen; koktelek aseguru etxeko erakusleihoa hautsi zuten. Su hartu bazuen ere, suhiltzaileek ez zuten haraino gerturatu behar izan berehala itzali baitzuten sua.

2006ko apirilaren 24a
19:16
Entzun
Getxoko Tellagorri plazan dagoen Mapfre aseguru etxeko bulegoaren aurka jaurti zituzten molotov koktelak, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Koktelek aseguru etxeko erakusleihoa hautsi zuten eta su hartu zuten jarraian. Kokteletako bat, antza, ez zen lehertu eta berehala itzali zuten sua; ez zen suhiltzaileen eskuartzerik behar izan. Aseguru etxeko paretak belztuta geratu ziren baina erasoak ez zuen kalte handiegirik utzi.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, erasoa gertatu zen lekuan Ibon Meñika gaztea aipatzen zuten esku-paperak aurkitu zituzten. Ibon Askatu eta Herriak ez du barkatuko irakur zitekeen paper haietan. Ibon Meñika gaztea espetxeratzeko agindua eman zuen larunbateak Santiago Pedraz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Gaztea baldintzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen, «Ekin erakundean garatutako militantziaren bitartez ETA finantzatzea» leporatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.