Pesa enpresako autobus bat eta Ford Fiesta txuri bat dira parez pare elkar jo dutenak, Arrasate eta Bergara arteko errepidean, Oñatirako bidegurutzean. Autoa Oñatirantz zihoan, eta autobusa, berriz, Arrasatera.
Talka handia izan da, eta, ondorioz, autoan zihoazen lau gazteak segituan hil dira. Hondakinen artean harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileek atera behar izan dituzte. 22 urteko Ane Miren Telleria, 25 urteko Amaia Uriarte, 22 urteko Mikel Urtzelai eta 20 urteko Aitor Oñate dira zenduak; lauak oñatiarrak, eta, halaber, Arrasateko Injenieritza Eskolako ikasleak.
Istripuaren ondorioz, itxita geratu da errepidea eta zazpi kilometroko auto ilarak sortu dira. GI-632 errepidetik eta GI-627tik ari da trafikoa bideratzen Ertzaintza.
istripua
Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko lau ikasle hil dira Oñatin, istripuz
Errepide istripu handia jazo da Oñatin (Gipuzkoa): autobus batek eta Ford Fiesta txuri batek parez pare jo dute, eta, ondorioz, autoan zihoazen lau gazteak hil dira. Oñatiarrak ziren laurak, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko ikasleak; zehazki, 22 urteko Ane Miren Telleria, 25 urteko Amaia Uriarte, 22 urteko Mikel Urtzelai eta 20 urteko Aitor Oñate. Autobusean zihoazen bidaiarietatik hiru ere zauritu dira. Eskola Politeknikoak bi dolu egun egitea erabaki du —ez da klaserik izango bihar eta etzi— eta Mondragon Unibertsitateko gainerako fakultateek egun batekoa. Oñatiko Udalak hiru dolu egun ezarri ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu