euskal herria

Monica Mendiberri epaitegira eraman eta aske utzi dute

Goizean atzeman dute, Iruñeako Alde Zaharrean; 'Ateak Ireki'-k jakinarazi du ziurrenik gaur askatuko dutela.

Berria.info
2013ko uztailaren 18a
20:03
Entzun

Mendiberri epaitegira eraman dute, Ateak Ireki-k adierazi duenez. Goizeko hamabiak aldera atxilotu dute, baina Espainiako Poliziak ez du gertakariaren inguruko xehetasunik eman. 19:00etarako libre utzi dute, twitter bidez jakinarazi dutenez.

Zergatia jakinarazi gabe atxilo eraman dute, eta, hori argitze aldera, komisariara gerturatu dira haren lagunak. Poliziaren arabera, "kalteak" egiteagatik atzeman dute; ez die, ordea, informazio gehiago eman nahi izan.

Mendiberri ez da aste honetan Iruñean Poliziak atxilotu duen lehenengo pertsona.

Sanferminei hasiera emateko txupinazoan Udaletxeko plazan gertatutako istiluren batean parte hartu zutelakoan, bost gazte atxilotu zituen Poliziak; atzo goizean aske geratu ziren. Ikurrinarekin eta presoen aldeko banderekin “ordena publikoaren aurkako eraso larriak” egitea leporatu zien Espainiako Gobernuko ordezkaritzak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.