Kantonamenduetako hauteskundeak Ipar Euskal Herrian

Monique Larran-Lange kontseilariak emaitza txarrak lortu ditu

Orain arte kontseilari zen Monique Larran-Langek (Forces 64) emaitza txarrak lortu ditu, bozketen 11.86%ak lortuz. Ez du bigarren itzulira pasatzea lortu. Haatik, Alderdi Sozialistak ditu emaitza onak jaso.

Jenofa Berhokoirigoin.
2011ko martxoaren 20a
07:35
Entzun

Duela sei urte kontseilariaren aulkia lortu zuen Monique Larran-Langek ez ditu aldi honetan emaitza onak lortu. Henri Etxeto sozialistak emaitza onak lortu ditu. Oroit gara 2004ean Alderdi Sozialistaren zerrendaburu aurkeztu zela Monique Larran-Lange eta 2008an zentrorantz egin zuela urratsa, Forces 64 alderdiko kide bilakatuz. Badirudi horri begira ere zigortu dutela bozkazaleek eta 2004an bezala sozialistei eman dutela bozketa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.