Politika

Montenegroko eredua baliagarri dela iritzi dio Batasunak

Independentziari buruzko erreferenduma egingo dute igandean Montenegron. Esperientzia horrek hainbat gauza erakusten ditu Batasunaren iduriko, batik bat, autodeterminazio eskubidearen inguruan Espainiak eta Frantziak gezur asko zabaldu dituztela, eta, bereziki, egungo Europan eskubide hori gauzatzea posible dela. Montenegroko eredua Euskal Herriko gatazka konpontzeko baligarri dela uste du Batsunak, eta osterantzeko eragile politikoei dei egin die gai horien inguruan mintzatzeko mahaia lehenbailehen osatzeko.

2006ko maiatzaren 18a
17:57
Entzun
"Montenegrok frogatzen duena da guk egiten dugun plateamendu demokratikoa nazioartean onartuta dagoela, Europan onartuta dagoela, eta, beraz, inolako arazorik ez daukala", azpimarratu du Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak.

Azken batean, igandean Montenegron autodeterminazio eskubidea gauzatuko dela erantsi du, eta, ondorioz, Espainiako eta Frantziako estatuek eta, oro har, Euskal Herriaren autodeterminazioaren kontrakoek eskubide horren inguruan zabaldu duten mezuan gezur asko daudela. Indar horiek autodeterminazioa zatitzailea dela, Europako Batasunean ez dela onargarria, eta gizartea urratzeko baino ez lukeela balioko esaten dutela oroitarazi du Otegik, eta bere ustez, Montenegroko adibideak baieztapen horiek guztiak baliogabetzen dituela.

Ildo horretatik, Euskal Herria konponbidea lortzeko Montenegroko eredua baliagarria dela azpimarratu du, eta gatazka gainditzeko halako kontsulta baten inguruko akordio politikoa lortu behar dela. Otegiren iduriko horixe litzateke prozesua atzeraezin egiteko bide bakarra: erabakitzeko eskubidearen eta lurraldetasunaren inguruan akordio politikoa lortzea.

Hori dela eta, gainerako eragileei dei egin die ahalik eta lasterren gai horien inguruan hitzegiteko mahaia osatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.