Montoya eta Ullibarri aske utzi ditu epaileak, bermerik ordaindu gabe

Jimenez Becerril PPko eurodiputatu ohiari mehatxu egitea egotzi diete, eta astero joan beharko dute sinatzera

Erredakzioa
Gasteiz
2010eko abenduaren 17a
00:00
Entzun
Aske geratu dira Guardia Zibilak asteazken gauean Gasteizen atxilotutako Eva Montoya eta Joseba Ullibarri. Hala Bedi irratiko bi kazetariak atzo igaro ziren Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Eloy Velascoren aurretik, eta konfiantzazko abokatu batekin deklaratu eta gero, biak bermerik gabe aske geratu ziren. Haatik, pasaportea entregatu beharko dute, eta astero sinatzera joan beharko dute.

Epaileak mehatxuak egitea leporatu die bi gasteiztarrei: ustez, Teresa Jimenez Becerril PPko europarlamentariari posta elektronikoz heriotza mehatxuak bidaltzea egotzi diete. Epailearen aurrean deklaratu dutenaren arabera, ordea, pasahitzik gabeko wifi zerbitzua dute etxean Internetera konektatzeko, eta edonork erabili ahal izan duela argudiatu dute. Bestalde, atxiloketa aldian Montoyak jaso duen tratua «zuzena» izan dela jakinarazi du AAMk. Ullibarrik jaso duen tratuaren berri ez dute eman oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.