Askatasunak azaldu duenez, Moralesek eta Larreak onartu egin diote epaileari, "Cabo Verden
langabezian eta dirurik gabe deportatu gisa dagoen iheslari politiko bati, euren laguna dena, dirua igorri diotela".
Askatasunak "gogor" salatu du bien espetxeratzea, "bi euskal herritar hauek lagun bati elkartasun ekonomikoa emateagatik espetxeratu dituzte, elkartasun adierazpenak de facto kriminalizatuz".
Atxiloketak
Morales eta Larrea espetxeratzeko agindu du epaileak
Espainiako Poliziak atzo Ugaon atxilotutako Kepa Morales eta Ander Larrea Soto del Realeko (Madril, Espainia) espetxera eraman dituzte, epaileak aginduta. Askatasunak jakinarazi dutenez, inkomunikatuta deklaratu dute biek, eta ETArekin harremanik ez dutela esan badute ere, biak espetxeratzeko erabakia hartu du epaileak. Epailearen aurrean deklaratu ostean konfiantzazko abokatuarekin egon dira, eta Poliziaren esku egon diren bitartean tratua "zuzena" izan direla azaldu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu