aZKEN ORDUKOA

Moran, Zaldibar, Sagastizabal eta Madernaz aske geratuko dira datozen orduetan

Auzitegi Gorenak aztertu du gaur Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta Espainiako Auzitegi Nazionalak maiatzean zazpi gazteri ezarritako sei urteko zigorra; gradu bat edo bi jaisteko eskaera egin dute defentsako abokatuek, eta erabakia epamahaiaren esku utzi du fiskalak. Moranen amak jakinarazi du espetxera bidean direla gaztearen bila. Esteban, Robles eta Villaverderen inguruan ez dago garbi zer gertatuko den.

Sumario berean auzipetutakoak, Auzitegi Nazionalean, iazko irailean. J. DANAE
Berria
2015eko azaroaren 4a
07:19
Entzun

Senideei deitu die arratsaldean Xabat Moranek, aske geratuko dela esateko. Hala azaldu du haren amak Twitterren, eta gaineratu du Teruelerantz abiatzekoak zirela berehala gaztearen bila joateko. Bergoi Madernaz eta Marina Sagastizabal ere libre irtengo dira. Maiatzean zigortu zituzten, Ibon Esteban, Igarki Robles eta Ainhoa Villaverderekin batera.

Segi gazte erakundeko kide izatea leporatuta zazpi gazteri ezarritako sei urteko espetxe zigorra murrizteko aukerari bide eman dio Auzitegi Goreneko fiskalak, eta epaimahaiaren esku utzi du erabakia. Aiala Zaldibar, Ainhoa Villaverde, Ibon Esteban, Igarki Robles, Xabat Moran, Marina Sagastizabal eta Bergoi Madernaz zigortu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak maiatzean, eta ordutik preso daude. Gaur aztertu dituzte Gorenean gazteen defentsek jarritako helegiteak.

Espainiako Zigor Kodean berriki eginiko aldaketa batzuk oinarri hartuta egin dute eskaera defentsako abokatuek. Terrorismo delituen kasuan zigortutakoei leporatzen zaizkien egitateak “larritasun eskasagokoak” badira, zigorra gradu bat edo bi murritz daiteke. Fiskalak onartu du aukera hori badagoela, baina hori zehaztea Alberto Jorge Barreiro epailearen esku utzi du.

Defentsak zigorra bi gradu murrizteko eskatu du, “larritasun eskasekoak” direlako eta “indarkeriarik gabeko” egitateak leporatzen dizkietelako zigortutako zazpi gazteei. Jaione Karrera eta Iker Urbina abokatuek, halaber, azpimarratu dute gazteak zigortzeko erabilitako frogak ez direla egokiak eta nahikoak; besteak beste, inkomunikazio egoeran polizia aurrean eginiko deklarazioetan oinarrituta daudelako eta gazteek torturak salatu zituztelako epaileen aurrean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.