BARDEA

Morenes: "Ariketa militarren gastua soziala da"

Tiro eremuaren aurkako batzarrak salatu du "dirua xahutzen" ari direla.

Ke arrasto bat gaur, Bardean, bonba bat lehertu ostean. EDURNE ELIZONDO
edurne elizondo
2014ko martxoaren 13a
07:17
Entzun

Espainiako Defentsa ministro Pedro Morenes Nafarroan izan da, Espainiako aireko armadak Bardeako tiro eremuan egin dituen ariketa militarrak ikuskatzen. Defentsa Ministerioaren hitzetan, aireko armadak aurten eginen dituen ariketen artean "garrantzitsuenak" dira. Morenesekin batera, Espainiako armadako hainbat agintari izan dira tiro eremuan.

BERRIA ariketak ikusten izan da, beste hedabide batzuekin batera:

Azpiegitura horren aurkako batzarrak gogor salatu du ariketa antolatu izana. Espainiako Gobernua "dirua xahutzen" ari dela salatu du, prentsa ohar baten bidez, eta gogoratu du Nafarroan 10.500 familiak jasotzen dutela oinarrizko errenta. Batzarrak salatu du, halaber, gaurko ariketari buruzko informaziorik ez duela zabaldu Defentsa Ministerioak. Tiro eremua bertan behera uzteko eskatu du, berriz ere, eta gastu militarra gizarte gaietarako erabiltzea.

Gaurko ariketa militarrak zer gastu izan duen galdetuta, Morenesek esan du gastu soziala dela hori. Bideoa: ariketa militarra (Espainiako Defentsa ministerioa).

[Youtube]http://youtu.be/LKpplU6dqLY[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.