Maiatzaren 11n auzia berriro aztertzeko agindu zion Bruselako Tribunaleko Akusazio Ganberari Belgikako Kasazio Auzitegiak; hau da, herrialde hartako auzitegi nagusiak. Halaber, ganbera beste epaile batzuk osatu behar zuela ebatzi zuen.
Azkenk batean, Akusazio Ganberak, beste epaile batzuekin, berriro aztertu du Morenoren eta Garciaren aurkako eskaera, baina, berriro ere, lehengo ondorio berera heldu da: atzera bota du euroaginduaren bidez bi euskal herritar horiek Espainiaratzeko eskaera, eta aurreko ebazpeneko argudio berak erabili ditu. Bi dira: batetik, egozten zaizkien delituak preskribatuta daudela, eta, bestetik, Belgikako tribunalak eskudun direla kasuari buruz erabakitzeko.
Fiskaltzak 24 orduko epea du erabakia errekurritzeko.
Morenori eta Garciari 90eko hamarkadaren hasieran Juan Ramon Rojo eta Kepa Urra etakideak etxean hartu izana leporatzen die Espainiako Justiziak. 1995ean asiloa eman zien Belgikak, baina handik gutxira atxilotu egin zituzten. Hala ere, 1996an aske geratu ziren, Belgikako Estatu Kontseiluak estradizioa bertan behera utzi ondoren. Erabaki horrek gaiztotu egin zituen Madrilen eta Bruselaren arteko harremanak.
Egun, Belgikako herritartasuna dute Morenk eta Garciak.
Politika
Moreno eta Garciaren estradizioa atzera bota du, laugarrenez, Belgikako Justiziak
Espainiak Luis Moreno eta Raquel Garcia euskal herritarren aurka ezarritako estradizio eskaera atzera bota du, hirugarren aldiz, Bruselako Tribunaleko Akusazio Ganberak. Madrilek ETAren laguntzaile izatea leporatzen dire bi euskal herritar horiei, baina Bruselako Tribunalaren iduriko, egozten zaizkien delituak preskribatuta daude eta Belgikako epaitegiak eskudun dira kasuari buruz ebazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu