Txelui Moreno ezker abertzaleko bozeramaileak alderdi berriaren legeztatzea «bakearen aldeko urratsa» dela nabarmendu du. «Prozesuak aurrera egin dezan, legeztatzea ona da. Ona da aukera guztiak aurkez daitezen eta herritarren borondateak instituzioetan isla izan dezan». Morenok herritarrei eskatu die legalizazioaren aldeko eskaerarekin engaiatzeko. «Gizartearen aktibatzeak mugiaraziko du [Espainiako] gobernua». Euskal Herriko herri ugaritan atzo eginiko mobilizazioen karietara egin zituen adierazpenok, Youtube eta ezker abertzalearen webgunean jarritako bideo batean. Datozen asteetan egingo diren ekimenetan parte hartzeko eskatu zuen.
Atzoko ekitaldietan, ezker abertzalea legeztatzeko eskatu zuten ehunka lagunek. Elkarretaratzeak egin zituzten, eta hainbat leku estrategikotan pintaketak egin eta pankartak jarri zituzten.
Hilaren 19rako, berriz, manifestazioa antolatuko dute egoera politikoarekin kezkatuta dauden hainbat gizarte eragiletako ordezkariek eta pertsona ezagunek. Bilbon izango da manifestazioa.
Moreno: «Euskal gizarteak mugiaraziko du gobernua»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu