euskal herria

Morlanseko urteurrenari buruzko txostena Auzitegi Nazionalera bidaliko du Ertzaintzak

"Terrorismoa goratzeagatik" egin du txostena. Duela hogei urte Guardia Zibilak tiroz hil zituen hiru etakideen oroimenezko ekitaldia egin nahi izan zuten atzo Donostiako Morlans auzoan. Ertzaintzak 21 pertsona identifikatu zituen, eta hildakoak gogoratzeko plaka kendu zuen. 

2011ko abuztuaren 18a
16:17
Entzun

Ertzaintzak Auzitegi Nazionalera bidaliko du Morlanseko urteurreneko ekitaldian "terrorismoa goratzeagatik" irekitako txostena. Duela hogei urte Guardia Zibilak tiroz hil zituen hiru etakideen oroimenezko ekitaldia egin nahi izan zuten atzo Donostiako Morlans auzoan, baina Ertzaintzak galarazi egin zuen.

21 pertsona identifikatu zituzten, eta hiru hildakoak gogoratzeko plaka bat kendu zuten, baita bertaratutakoek utzi nahi izan zituzten beste zenbait objektu ere.

Ekitaldian, Iñaki Ormaetxea, Patxi Itziar eta Jokin Leunda gogoratu nahi zituzten. Guardia Zibilak hil zituen, hainbat ordu iraun zuen tiroketa batean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.