'Mother and Child' filmak emango dio amaiera Zinemaldiari

2009ko irailaren 26a
15:51
Entzun
Naomi Watts, Kerry Washington eta Jimmy Smits aktoreak dira Donostiako Zinemaldiko 57. edizioari itxiera emango dion Mother and Child filmaren protagonistak. Rodrigo Garcia da 21:00etan Kursaalean emango duten zintaren zuzendaria.

Itxiera gala Inma Cuesta eta Edurne Ormazabalek aurkeztuko dute. Gala horretan, aurtengo Zinemaldiko sariak emango dituzte, horien artean Urrezko Maskorra. Horrez gain, Horizontes Latinos saria eta Publikoaren TCM saria ere entregatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.