Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Zarauzko Nafarroa etorbidean izan zen istripua. Anbulantzia bat joan zen istripuaren lekura, baina, ordurako 19 urteko gaztea hilda zegoen. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.
Amorebietan BI-635 errepidean izan da istripua. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta autoko gidaria hantxe bertan hil da. Hildakoa suhiltzaileek atera behar izan dute autotik.
Ezbeharra
Moto gidari bat eta auto bateko gidaria hil dira Zarautzen eta Amorebietan jazotako istripu banatan
Atzo gaueko 22:50ean auto batek eta moto batek elkar jo zuten Zarauzko (Gipuzkoa) N-643 errepidean. Motoan zihoan 19 urteko zarauztarra bertan hil zen, hartu zuen kolpearen ondorioz. Bestalde, Amorabietako (Bizkaia) Autzagane mendatean auto batek eta kamioi batek elkar jo dute gaur, 11:15ean, eta autoko gidaria hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu