Moto gidari bat hil da gaur eguerdiko ordubiak baino zerbait lehenago Donostian, A-8an, istripua izan eta errepidetik irten ondoren. Gizonezkoa da hildakoa, Yamaha YZF motoa zeraman eta Irun aldera zihoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Igara aldean izan du ezbeharra eta kolpeen ondorioz hil da. Hildakoa donostiarra da (J.A.G.P., 44 urte).
Istripua izan denean, errepidean auto ilara batzuk sortu dira eta Ertzaintzak trafikoa zuzendu behar izan du.
Istripua
Moto gidari bat hil da A-8an Donostian, istripuan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu