Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, moto gidari bat hil da gaur goizean, atzo arratsaldean Beasainen (Gipuzkoa) izan zuen istripuaren ondorioz. Lazkaotarra zen. Ezbeharra 19:50ean gertatu zen, Igartza Oleta kalean. Motoak eta Renault auto batek elkar jo zuten. Moto gidaria larri eraman zuten Donostia ospitalera, eta Zaintza Berezietako Unitatean ospitaleratu zuten. Zaurien ondorioz hil da, gaur goizean.
2020an Euskal Herrian trafiko istripu batean hil den lehen pertsona da. Iaz 91 hil ziren, aurreko urtean baino lau gehiago. Horietatik ia laurdenak moto istripuetan hil ziren: 22.