Ertzaintzak jakinarazi duenez, arratsaldeko lehen orduan moto gidari bat hil da Bilbon, N-637 errepidean. Istripua 16:10ean gertatu da, Getxotik Bilborako irteeran. Moto gidaria errepidetik atera da, eta barandaren kontra jo du.
Larrialdi zerbitzuetako kideek ezin izan dute ezer egin haren bizia salbatzeko, eta istripua izan den lekuan bertan hil da moto gidaria.