Moto gidari bat hil da Donostian zuhaitz bat gainera erorita

Zorroaga pasealekuan izan da ezbeharra, eta haizeak bota du zuhaitza. 40 urteko donostiarra da hildakoa.

2008ko martxoaren 4a
18:50
Entzun
Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean Donostian, haizeraren ondorioz zuhaitz bat gainera erori ondoren. Zorroaga pasealekuan izan da ezbeharra, 15:30ean.

Hildakoa 40 urteko donostiarra da -M.E.G.-, eta istripuaren unean Anoetako norabidean zihoan. Une hartan bertan zendu da. Zuhaitzak beste moto gidari bat ere harrapatu du, baina honek ez du zauri larririk izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.