Moto gidari bat hil da errepideko ezbehar batean
SOPUERTA. 35 urteko moto gidari bat zendu zen atzo Sopuertan (Bizkaia). Ezbeharra 14:00etan gertatu zen, BI-3601 errepidean, eta, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Audi A3 auto batek eta Suzuki markako moto batek aurrez aurre egin zuten talka. Moto gidaria autoaren azpian harrapatuta geratu zen, eta osasun zerbitzuak iristerako, hilda zegoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu