Errepideak
Motor gidari bat hil da A-8an, Donostia parean
Bidetik atera eta A-8 autopistako hesiak jo zituen atzo gauean motor gidari batek, Donostiako Añorga auzo parean. Kolpe handia hartu zuen, eta, ondorioz, hil egin zen. 33 urteko donostiar bat, gizonezkoa, zen hildako motor gidaria.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 33 urteko F.J.T.L. donostiarra istripua izan zuen lekuan bertan geratu zen hilotz. Polloeko Auzi Medikuntza Zerbitzura eraman zuten gorpua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu