A-624 errepidean gertatu da istripua, Zuazako bidegurutzetik gertu. 18:00ak baino minutu batzuk lehenago, Citroen Xsara eta Ford Focus markako bi autok eta motor batek talka egin dute Aiaran.
Motor gidaria istripuan hil da, bertara joan den anbulantziako mediku taldeak baieztatu duenez.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du ezbeharrean zer gertatu den argitzeko.