Errepideak

Motor gidari bat hil da, atzo Erromon istripua izan eta gero

34 urteko JL. L.M. gizonezko bilbotarra hil da bart Gurutzetako erietxean, atzo arratsaldean Erromon (Bizkaia) motorrarekin istripua izan eta egin zituen zaurien ondorioz. Beste lagun bat, 30 urteko emakumezko bat, zihoan harekin motorrean, baina zauri arinak baino ez ditu.

2006ko martxoaren 20a
10:18
Entzun
Atzo arratsaldean, seiak eta hogei artean gertatu zen ezbeharra, Getxo eta Leioa arteko Erromoko biribilgunean. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako azalpenen arabera, JL.L.M.k gidatzen zuen motorrak Suzuky Jimmy auto bat jo zuen. Talkaren ondorioz, oso larri zauritu zen gidaria, eta bart goizaldean hil da Gurutzetako erietxean. Motorrena zihoan beste lagunak, 30 urteko emakumezko batek, zauri arinak baino ez ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.