Motor gidari bat hil da, auto batekin talka eginda
ARRASATE. Arrasateko (Gipuzkoa) bizilagun bat hil zen atzo eguerdian GI-627 errepidean, auto batekin talka egin ondoren. Oraindik ikertzen ari dira nola gertatu den istripua, baina 38 urteko motor gidaria istripuan bertan hil zela jakinarazi dute. Autoan zihoazen 31 urteko emakume bat eta haren urtebeteko alaba; zauri arinak egin zituzten, eta Arrasateko osasun etxe batera eraman zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu