Bart gaueko hamarrak aldera gertatu zen istripua, GI-20 errepidean, Donostian. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 55 urteko motor gidari donostiarra errepidetik atera zen, Polloe ondotik igarotzen ari zenean.
Gidaria momentuan hil zen, kolpearen ondorioz.
Ertzaintzak hainbat orduz itxi behar izan zuen bideetako bat, errepidea garbitu ahal izateko.