Motor gidari bat hil da istripu batean, Zallan
ZALLA. Auto batekin kolpea izan, eta motor gidari bat hil zen atzo BI-636 errepidean, Zallan (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak azaldu duenez, 11:00 aldera izan zen istripua. Motor gidaria lekuan bertan hil zen, eta larrialdi zerbitzuek Basurtuko erietxera eraman zuten autoan zihoan bidaiarietako bat. Arin zaurituta zegoen. Ez dute argitu bi ibilgailuek zergatik jo zuten elkar.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu