Gizartea

Motor gidari bat hil da istripuz Zizur Txikian

30 urteko gizon bat da hildakoa. Istripuan 27 urteko emakume bat zauritu da, eta Nafarroako ospitale gunera eraman dute, oso larri. NA-6000 errepidean izan da ezbeharra, eta foruzainak gertatutako ikertzen ari dira.

2012ko uztailaren 11
19:42
Entzun

Errepide ezbehar larria da izan da gaur arratsaldean Zizur Txikian (Nafarroa), NA-6000 errepidean. Bertan, motor gidari bat zendu da. Hildakoak 30 urte zituen, eta Gorraizkoa zen. Harekin zihoan 27 urteko emakume bat, eta oso larri eraman dute Nafarroako ospitale gunera. Hildako motorzaleak erorikoa izan du, eta horren ondorioz izan da istirpua. Larrialdi zerbitzuak hura onera ekartzen saiatu dira, baina bertan zendu da. Foruzainak istripua zerk eragin duen ikertzen ari dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.