47 urte ditu hildakoak, eta gizonezkoa da. Istripua gertatu da Muskiz eta Sopuerta (Bizkaia) lotzen dituen BI-2701 errepidean, El Pobal auzoan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
11:30ean izan da. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, motorrak eta autoak aurrez aurre jo dute. Motor gidaria unean hil da. Ertzaintzak errepidearen errei bat itxi du.