Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du istripuaren berri. 16:40 aldera gertatu da, eta, lehen hipotesien arabera, motor gidariak bakarrik izan du ezbeharra.
Gizonezkoaren gorpua Bilboko Auzitegi Medikuntzako Zerbitzura eraman dute. Errepidea bi noranzkoetan eten dute, eta auto ilarak eragin ditu horrek. 18:00 inguruan, errailetako bat zabaldu dute, eta arratsaldeko zazpietarako osorik zabaldu dute bidea.
Ezbeharra nola gertatu den ikertzen ari da Ertzaintza.