Motor gidari bat hil da Oloritzen (Nafarroa), trafiko istripuan. Motor batek eta kamioi batek elkar jo dute, 18:00ak aldera, NA-121 errepideko 22. kilometroan, Medibil parean.
Iruñeko Bide Segurtasuneko agenteak, suhiltzaileak eta mediku zerbitzua joan dira istripuaren tokira, baina ezin izan dute ezer egin. Motor gidaria istripuaren unean hil da.