Errepideak

Motor gidari bat hil da Zumarragan, kamioi batekin talka eginda

2006ko azaroaren 2a
18:07
Entzun
69 urteko J.O.A. Ezkio-Itsasoko (Gipuzkoa) bizilaguna da hildakoa. GI-632 errepidean gertatu da ezbeharra, eta Beasain alderako noranzkoan bideetako bat moztuta izan dute errepidea garbitu bitartean.

Goizeko bederatziak eta bosta aldera gertatu da istripua: motor batek eta kamioi batek elkar jo dute alboka, GI-632 errepidean, Zumarraga (Gipuzkoa) parean. Talkaren ondorioz gidaria, 69 urteko J.O.A. Ezkio-Itsasoko bizilaguna, hil egin dela agertu du Jarlaritzako Herrizaingo Sailak.

Errepideko bi bideetako bat, Beasain aldera joatekoa, moztu egin dute. Hala ere, ez da auto ilararik sortu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.