Ezbehar larria gertatu da bart A-3226 errepidean, Moreda (Araba) parean. Izan ere, 35 urteko emakumezko bat bidetik atera da motozikletan zihoala, eta, ondoren, lurrean zegoela, auto batek harrapatu du. Harrapaketak eragindako zauri larrein ondorioz, hil egin da.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, motorreko istripuaren lekuko hainbat lagunek artatzen zuten bitartean harrapatu du Logoñoko matrikula zuen Citroen ZX auto batek. Larrialdi zerbitzuetako kideek hilda zegoela baieztatu besterik ezin izan dute egin. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Ertzaintza.
Errepideak
Motorrarekin istripua izan ondoren auto batek harrapatuta emakume bat hil dal Moredan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu