Motorzale bat hil da bart gauean Bilbon, istripu baten ondorioz. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 23:15 aldera gertatu zen ezbeharra.
Bilboko hegoaldeko ingurabidean gertatu zen istripua, Lapurdirako norabidean. Jaurlaritzak azaldu duenez, motorretik erori da gizona, ez dakite zer dela eta. Zauri larriak zituen, eta istripua izandako lekuan bertan zendu zen.