Errepideak

Motorzale bat hil da Donostian istripu batean

Donostiako Aiete auzoko tuneletik ateratzean, A-8 errepidean, hain zuzen motor bat errepidetik atera eta 33 urteko motorzalea hil egin da. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, osasun zerbitzuek istripua izan den lekura iritsi direnean, heriotza berretsi besterik ezin izan dute egin.

2006ko ekainaren 3a
13:56
Entzun
A-8 errepidea itxita egon da norazko batean goizeko 08:30 aldera bidea zabaldu duten arte.

Goizeko zortziak inguruan beste motorzale bat zauritu da N-634 errepidean istripua izan eta gero. Ezbeharra Zarautz (Gipuzkoa) parean geratu da Getariara (Gipuzkoa) bidean. Zauritua Zarauzko anbulategira eraman dutela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.