Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua 15:45ean izan da. Kolpearen ondorioz, motoak su hartu du, eta suhiltzaileak istripua izandako tokira joan dira hura itzaltzeko.
Bi lagun zihoazen motoan. Bat Gurutzetako ospitalera eraman dute —han hil da—; bestea, berriz, Galdakaoko ospitalera. Ertzaintzaren arabera, litekeena da hildakoa adingabea izatea.