Motorzale bat hil da eta berarekin zihoan emakumea larri zauritu da Lekeition (Bizkaia) izandako istripu batean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, istripua 9:30ak baino lehenago gertatu da Santa Elenako etorbidean eta istripuan bi gazteak zihoazen motoak soilik hartu du parte.
Gidatzen zihoan mutila lekuan bertan hil da eta berarekin zihoan neska Gurutzetako ospitalera eraman dute helikopteroz oso egoera larrian.
Ertzaintzak trafikoa moztu du etorbidean eta istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.