NA-214 errepideko 14.kilometroan, Burgi parean, izan da istripua. J.R.P. 31 urteko gazte donostiarraren motorra bidetik irten da eta kolpearen ondorioz hil egin da.
Istripua izan den lekura hurbildu dira osoasun zerbitzuetako kideak eta suhiltzaileak. Motor gidaria suspertzen saiatu badira ere alferrik izan da. Donostiar gaztea ia momentuan hil da.
errepideak
Motorzale bat hil da Nafarroan izan den istripuan
Eguerdian Nafarroako Burgi herritik hurbil izan den istripuan Donostiako 31 urteko motor gidaria hil da. Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, motorra bidetik irten eta istripuaren ondorioz gidaria hil da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu