NA-2310 errepidean izan da istripua, Ardanatz parean, Nafarroan. Gobernuko iturriek azaldu dutenez, eguerdian gertatu da ezbeharra: 26 urteko gazte batek, motorrez zihoala, txirrindulari bat jo du. Motorzalea bertan hil da, eta txirrindularia larri eraman dute erietxera.