43 urteko gizonezko motozale bat hil da gaur goizean, Derion, motoarekin errepidean zihoala furgoneta bat jota. Unean bertan zendu da. Hamarrak bost gutxian izan da ezbeharra, BI-631 bidean, Yamaha moto baten eta Renault Master furgoneta baten artean.
Furgonetako gidaria erietxe batera eraman dute, kolpe batzuk zituela eta. Oraindik ez dute esan zer daukan.
Deriotik Mungiara arteko errepidea itxita dago. Ertzaintzak zirkulazioa BI-3715etik bideratu du, Galbarriatu auzotik.