ISTRIPUA

Motozale bat hil da Zumaian

Furgoneta batekin talka eginda eduki du istripua, 13:45ean, GI-2633 errepideko 2. kilometroan, Zarautzera bidean.

GI-2633 errepidea, Zumaia parean.
2020ko abuztuaren 3a
15:45
Entzun

Moto batek eta furgoneta batek elkarren kontra jo dute 13:45ean GI-2633 errepidean, Zumaia parean (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 2. kilometroan gertatu da istripua, Zarautzera bidean. Motorrean zihoan gidaria hil egin da ezbeharraren ondorioz.

Ertzaintza istripuaren lekura joan da, eta nola gertatu den ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.