Motxo arrantzontziaren jabearen aseguru etxeak proposatu du ontzia Deba eta Zumaia arteko harraldean bertan zatikatzea eta kable eta poleen bitartez zatiak pixkanaka ateratzen joatea, Baleike.com Zumaiako webguneak dioenez. Pare bat hilabete beharko lirateke operazioa osatzeko. Dena dela, aseguru etxeak eta administrazioetako ordezkariek gaur Donostian egindako bileran beste aukera bat ere jarri dute mahai gainean: arrantzontzia garabi erraldoi batekin ateratzea eta, lehorrean dela, zatikatzea. Bi aukerak aztertzeko eskatu diote aseguru etxeari, eta hiru eguneko epean izango da behin betiko erantzuna.
Hain zuzen, arrantzontziaren jabea, aseguru etxea, Zumaiako eta Debako udalak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kostako Zuzendaritza Nagusia bildu dira gaur eguerdian Donostian.
Motxo Bermeoko arrantzontziak azaroaren 4 goizean izan zuen istripua han. Hurrengo egunean itsasgorarekin batera saiatu ziren ateratzen atoiontzi baten laguntzarekin baina, ahalegin horretan ari zirela, irauli egin zen ontzia.
gizartea
'Motxo', harraldean zatikatu edo garabi batekin atera
Administrazioetako ordezkariek erabakia hiru eguneren buruan hartzeko eskatu diote arrantzontziaren jabearen aseguru etxeari. Ontzia azaroaren 4tik dago Deba eta Zumaia artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu