Motxo Bermeoko arrantzontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik atera eta lehorreratzeko lanekin dabiltza egun hauetan. Aurki aterako dute. Kamioiak lokaztutako bidean gora eta behera dabiltza, garabiaren piezak plataformaraino jaisteko zailtasun handiekin, Baleike.com Zumaiako webgunearen bideoan ikus daitekeen bezala.
Itsasotik kanpo dela, harraldean geratzen diren materialak garbituko dituzte, eta arrantzontzia bertan zatikatuko dute, garraiatu ahal izateko. Plangintza hori Usabiaga garabi enpresak aurkeztu du.
Orain dela hilabete pasatxo geratu zen Motxo Deba eta Zumaia arteko kostaldean, handik atera ezinik. Istripuaren hurrengo egunetan arrantzontzia handik mugitzen saiatu ziren, baina eguraldi txarrak eta itsaso nahasiak ez zuen lagundu. Horrenbestez, lanak bertan behera gelditu ziren, plan berri baten bila. Ontziak olio isuriak izan ditu.
gizartea
'Motxo' lehorreratzeko lanak
[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=psk4dMGsXCA[/YouTube] Arrantzontzia Deba eta Zumaiako itsaslabarretik aterako dute aurki. Hilabete darama. (Bideoa: Baleike.com)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu