•Zenbat ordu egiten duzu lo kanpainan? Sei bat edo.
•Raxoiri eskatu diozu bozen aurretik ez eskatzeko erreskaterik? Ez. Aurkakoa: esan dit baldintzak onak badira eskatu egingo duela.
•Zer diozu agerraldiak gaztelania hutsez egiteaz? Euskaraz soilik egitea bezain normala da.
•Homosexualek badute eskubidea ezkontzeko? Nik uste dut baietz.
•Bilboko Aste Nagusian zezenketara joateko zenbat ordaindu zenuen? Garestiak dira sarrerak, ehun eurotik gorakoak. Senatari batek gonbidatu ninduen.
•Lehendakariak kargudun gisa joan behar du ospakizun erlijiosoetara? Bai. Zergatik ez? Euskadi beti izan da herri katolikoa. Lehendakaria katolikoa ez bada ere, errespeta dezala gehiengoa.
•Ez birziklatzea eskubide bat da? Ez. Birziklatu egin behar da. Baina beti geratzen da zerbait birziklatu ezin dena, eta ezin da atean zintzilik jarri.
•Igandean pertsona batzuek ezin izango dute botoa ematera joan, ehunka kilometrotara egongo direlako senideak eta lagunak bisitatzen. Zer esango zenieke? Haien senideek hilketarik ez egitea zutela.
•Bizkartzaina badaramazu? Bai, baina gutxiago.
•Euskarazko liburu bat? [Isiltasun luzea] Bilbao-New York-Bilbao.
Motzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu