•Lehendakari izaten bazara, Ajuria Enera joango zara bizitzera? Ez. Hortzetako orea eta pijama utziko ditut, noiz edo behin han gelditu behar badut.
•Lehendakari izaten ez bazara, oposizioko buru izango zara, eta legebiltzarrean jarraituko duzu? Noski.
•Kanpainako gauzarik onena: Jendearekiko hurbiltasuna.
•Txarrena: Denbora falta ekitaldi bakoitza ondo prestatzeko.
•Orain arteko lehendakari bat aukeratzekotan? Agirre.
•Kirol bat: Parte hartzailea eta emakumeen eta gizonen kirola maila berean ipintzen duena. Hau da, batere ez.
•Liburu bat: Idazteko daukadana.
•Filme bat: Haizeak eraman zuena. Gone with The Wind.
•Zer du ona EAJk: Ezinbesteko erreferentzia da EAEn.
•PSE-EEk: Zaila egiten zait ezer baikorra topatzea. Sinistu nahi diot printzipio ezkertiarra.
•Eta PPk: Zer ez den egin behar erakusten digu.
Motzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu