•Lehendakari bazara, Ajuria Enera joango zara bizitzera? Ez dakit. Nik nahiago nuke nire etxean bizitzen jarraitzea.
•Hala bazina, zein izango litzateke EBBko buru on bat? Ez dago nire esku. Hanka sartuko nuke horretaz iritzia emanda.
•Lehendakari ez bazara, oposizioko buru izango zara, edo legebiltzarra utziko duzu? Oraingoz, EAJren zerrendako hautagai naiz, eta horrek konpromiso bat esan nahi du. EBBk egoera horren inguruan bestelako zerbait pentsatzen badu, haren aginduetara nago.
•Kanpainako gauzarik onena: Jendearekin egiten den harremana.
•Txarrena: Jendea gogaitu egiten dugun sentipena.
•Orain arteko lehendakari bat aukeratzekotan... Garaikoetxea, Ardanza eta Ibarretxe. Hirurek dauzkate puntu onak eta berezitasunak. Hiruren arteko bat egingo nuke. Ezagutu ditudanen artean, noski. Leizaola eta Agirre ere hor daude.
•Kirol bat: Asko, baina... mendia.
•Liburu bat: Azkena irakurri dudana Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uriberena, euskaraz.
•Filme bat: Oso txarra naiz horretan. Ez ditut gogoratzen. La misión gustatu zitzaidan.
•Obama edo Romney: Obama
•Zenbat kostatuko da EAJren kanpaina? Ez dakit. Ideiarik ere ez daukat, ez naizelako horretaz arduratzen; baina gure konpromisoa da legez ezarritako kopuruen barruan izatea.
Motzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu